Inmersiones es, fundamentalmente, un congreso anual de artistas de Euskal Herria


Deja un comentario

Inmersiones selecciona las propuestas artísticas que se presentarán en la XV edición del congreso el próximo mes de diciembre

El encuentro de artistas emergentes está comisariado por el colectivo Haria

Inmersiones, el congreso de artistas emergentes, único de estas características que se desarrolla en el País Vasco, ya ha realizado la selección de las propuestas artísticas que se presentarán en su XV edición, que tendrá lugar el 17 de diciembre.

La selección ha correspondido al colectivo Haria, formado por Iker Fidalgo, Laura Díez e Irati Irulegi, que realiza las funciones de comisariado de esta edición, cuyo tema es ‘Texto, cuerpo, voz’.

En la convocatoria de ponencias sobre arte contemporáneo se han escogido a las siguientes personas: Alexia Sayago, Gabriel Aparicio, Gari Aranbarri, Izaro Ieregi, Jonathan García Lana / Tunipanea y Miriam Inza. Estos agentes seleccionados realizarán una presentación pública de los proyectos el próximo 17 de diciembre.

En el apartado de Arte de acción, en el que se valoraban propuestas performativas con intervenciones de las propias artistas, se han seleccionado a Ane Berganza y Elisa Arteta, que podrán en escena sus acciones durante el desarrollo del congreso.

El concurso de partituras creativas también se ha fallado y la ganadora ha sido la artista Ianire Sagasti, cuya obra se incluirá en el catálogo de Inmersiones 2022.

Estos creadores y creadoras recibirán de la organización la cantidad de 300 euros para la preparación y presentación de sus proyectos. Esta selección se une al programa de la XV edición del encuentro, que cuenta también con un elenco de nombres invitados como María Salgado, Aimar Arriola, Marion Cruza, OBRADOR, Estanis Comella, María Bastarós, Panda Dramatic y la Txaranga Urretabizkaia.

El objetivo principal de este encuentro, que celebra su decimoquinta edición, es dar visibilidad a los y las artistas y a sus propuestas, así como al intercambio de conocimiento al unir creadores y creadoras de diferentes generaciones, con agentes culturales, sociales y artísticos.

Inmersionesek datorren abenduan XV. Biltzarrean aurkeztuko diren proposamen artistikoak hautatu ditu

Inmersionesek datorren abenduan XV. Biltzarrean aurkeztuko diren proposamen artistikoak hautatu ditu

Artista hasiberrien topaketa honetan Haria kolektiboa arituko da komisario lanetan

Inmersiones artista hasiberrien biltzarrak, parerik gabea ezaugarri hauek dituzten eta Euskal Herrian egiten diren beste guztien artean, hautatu egin ditu jada XV. Biltzar honetan aurkeztuko diren proposamen artistikoak. Biltzarra abenduaren 17an da egitekoa.

Hautaketa Haria kolektiboak egin du, hauexek osatua: Iker Fidalgo, Laura Diez eta Irati Irulegi. Hain zuzen, Haria arituko da komisario lanetan gaia ‘Testua, gorputza, ahotsa’ duen aurtengo Biltzar honetan.

Arte garaikideari buruzko ponentzien deialdian, pertsona hauexek aukeratu dira: Alexia Sayago, Gabriel Aparicio, Gari Aranbarri, Izaro Ieregi, Jonathan Garcia Lana / Tunipanea eta Miriam Inza. Aukeratutako sortzaile horiek jendaurreko proiektu aurkezpen bana egingo dute abenduaren 17an.

Ekintza artearen atalean, artisten beren partaidetza duten performance proposamenak baloratzen dira, eta bertan Ane Berganza eta Elisa Arteta izan dira hautatuak. Biek ala biek beren ekintzak biltzarraren joanean eszenaratuko dituzte.

Partitura sortzaileen lehiaketarako ere hartu dugu erabakia, eta irabazlea Ianire Sagasti artista izan da. Haren artelana Inmersiones 2022ko katalogoan sartuko da.

Sortzaile horiek 300 euroko diru ordaina jasoko dute beren proiektuak prestatu eta aurkezteko. Hautatutako talde horrek bat egingo du XV. Biltzar honetako programarekin; izan ere, hainbat izen gonbidatu ditugu gure artera: Maria Salgado, Aimar Arriola, Marion Cruza, OBRADOR, Estanis Comella, María Bastaros, Panda Dramatic eta Txaranga Urretabizkaia.

Hamabosgarren bider egingo den topaketa honen helburu nagusia da artistei eta haien proposamenei ikusgaitasuna ematea eta ezagutza elkartrukatzea, askotariko belaunaldietako sortzaileak, emakumezko zein gizonezko, kultura, gizarte eta arteko eragileekin elkartuz.


Deja un comentario

La XV edición de Inmersiones abre su plazo de participación a propuestas artísticas sobre “Texto, cuerpo y voz” / XV. Inmersionesek ireki du “testua, gorputza eta ahotsa” gaia duten proposamenen bidez parte hartzeko epea

Artista sorberrien topaketa hau aurtengo urte hondarrean egingo da, eta Haria kolektibokoak arituko dira komisario lanetan / El encuentro de artistas emergentes, comisariado por el colectivo Haria, se celebrará a finales de año

Inmersiones, el congreso de artistas emergentes, único de estas características que se desarrolla en el País Vasco, abre su plazo de participación. El objetivo principal de este encuentro, que celebra su decimoquinta edición, es dar visibilidad a los y las artistas y a sus propuestas, así como al intercambio de conocimiento al unir creadores y creadoras de diferentes generaciones, con agentes culturales, sociales y artísticos.
La XV edición de Inmersiones está comisariada por el colectivo Haria, formado por Iker Fidalgo, Laura Díez e Irati Irulegi, que ha planteado el tema ‘Texto, cuerpo y voz’ como nexo común sobre el que se deberán basar las propuestas artísticas.
“Una oportunidad para poner en común y compartir aquellas prácticas artísticas que vinculan la palabra hablada, enunciada, escrita o gritada a través de nuestros cuerpos, diversos, propios, políticos y libres”, apuntan desde Haria. “El texto, el cuerpo y la voz, son herramientas que usamos para comunicarnos o relacionarnos y en este contexto se convierten en objeto de reflexión. Cómo se interrelacionan y cuáles son sus potencialidades a la hora de transmitir, de contar, de narrar o de expresar”.
Desde el colectivo Haria se han planteado diferentes modalidades de participación dirigida a agentes culturales de ámbitos de la creación, la investigación, o el activismo artístico que vivan, estudien o trabajen en Euskal Herria.
Durante el mes de octubre, los y las artistas podrán enviar sus propuestas artísticas para participar bien en el congreso, en la convocatoria arte de acción o en el concurso de partituras creativas de redes sociales. En noviembre, la dirección del congreso comunicará los proyectos seleccionados. Las bases del XV Inmersiones se pueden consultar AQUÍ
Inmersiones 2022 desarrollará a lo largo del mes de noviembre y diciembre diversas actividades. Una de ellas es el programa Educacciones, cuyo cometido es acercar el arte contemporáneo a estudiantes de la mano de un artista. En esta ocasión, el encargado es Iván Gómez, quien propone una serie de talleres en colaboración con centros educativos en los que hace partícipe al alumnado para crear en colectivo a través de diferentes materiales y expresiones.
La actividad principal de Inmersiones 2022 se concentrará los días 16 y 17 de diciembre con la presentación de las ponencias seleccionadas, en las diferentes modalidades. Además de la participación de un elenco de nombres invitados que formarán parte de las diferentes secciones del programa de Inmersiones 2022. Entre los que se encuentran María Salgado, Aimar Arriola, Marion Cruza, OBRADOR, Estanis Comella, María Bastarós, Panda Dramatic y la Txaranga Urretabizkaia.


Inmersionesek, artista sorberrien biltzarrak, ez du parerik ezaugarri hauek dituzten eta Euskal Herrian egiten diren beste guztien artean, eta ireki egin du bere 15. edizioan parte hartzeko epea. Hamabosgarren bider egingo den topaketa honen helburu nagusia da artistei eta haien proposamenei ikusgaitasuna ematea eta ezagutza elkartrukatzea, askotariko belaunaldietako sortzaileak, emakumezko zein gizonezko, kultura, gizarte eta arteko eragileekin elkartuz.

XV. Inmersiones honek Haria kolektiboa izango du komisario lanetan, alegia, Iker Fidalgo, Laura Diez eta Irati Irulegi. Haiek proposatu dute ‘testua, gorputza eta ahotsa’ gaia: lokarri komun bat proposamen artistikoentzako oinarri izan dadin.

 “Aukera eder bat arte praktika batzuen bateratze lana egiteko eta partekatzeko, zehazki praktika hauexek: hitz mintzatua, adierazia, idatzia edo oihukatua gure gorputz dibertsoen, propioen, politikoen eta libreen bitartez estekatzea. Testua, gorputza eta ahotsa, elkarrekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun tresnak dira, eta testuinguru honetan gogoeta gai bihurtuko zaizkigu. Nola jartzen dira harremanetan eta zein ahalmen dituzte transmititzeko, kontatzeko, narratzeko edo adierazteko orduan?”.

Haria kolektiboak askotariko parte-hartze modalitateak proposatu ditu, sorkuntzaren, ikerketaren edo aktibismo artistikoaren arloko kultura eragileei zuzenduak, Euskal Herrian bizi, ikasi edo lan egiten dutenei.

Urrian, artistek beren proposamen artistikoak bidali ahal izango dituzte hauexetako edozeinetan parte hartzeko: biltzarra, ekintza artearen deialdia edo sare sozialetako partitura sortzaileen lehiaketa. Azaroan, biltzarraren zuzendaritzak proiektu hautatuak jakinaraziko ditu. XV. Inmersionesko oinarriak HEMEN kontsulta daitezke.

2022ko Inmersiones honek hainbat jarduera egingo ditu azaroan eta abenduan. Jarduera horietako bat Hezkintzak programa da, eta haren helburua da artista baten bidez arte garaikidea ikasleei hurbiltzea. Oraingoan, Ivan Gomez izango dugu horren arduradun. Berak tailer batzuk proposatuko ditu ikastetxeekin lankidetzan, eta horietan partaide egingo ditu ikasleak kolektiboan sor dezaten, hainbat material eta adierazpideren bitartez. 2022ko Inmersionesko jarduera gehiena abenduaren 16 eta 17an bilduko da, hautatutako ponentziak aurkeztuz, askotariko modalitateetan. Gainera, izen gonbidatuen talde bat etorriko zaigu, eta Inmersiones 2022ren programako askotariko ataletan parte hartuko dute. Jardunaldian, bada, gurekin izango ditugu Maria Salgado, Aimar Arriola, Marion Cruza, OBRADOR, Estanis Comella, Panda Dramatic eta Txaranga Urretabizkaia.



Deja un comentario

Inmersiones RELOADed

Este año 2022, la experiencia Inmersiones (Congreso de artistas emergentes de EH) cumple 15 años. Tras estos años de andadura independiente, Inmersiones se ha convertido en un referente para el arte joven del País Vasco. Desde la asociación sabemos que no es habitual mantener activa una cita de estas características y, un aniversario tan redondo (¡nada menos que 15!), nos ha hecho detenernos para valorar el camino que hemos recorrido y enfocar todo aquello que nos queda por delante. 

En Inmersiones hemos hecho muchas cosas. Encuentros, exposiciones, concursos, performances, conciertos, comidas populares y hasta deporte rural para artistas. Todo con la intención de crear un lugar de encuentro abierto para quienes quisieran formar parte de ello, pues la manera de crear tejido es propiciar lugares para que las cosas sucedan. 

Con todo, siempre hemos tenido muchas dudas, preguntas sobre nuestra función, sobre aquello que ha funcionado (o no), o sobre lo que imaginamos que podría/debería ser. Y es en este momento donde te necesitamos. 

Desde Inmersiones hemos iniciado un proceso de reflexión sobre nuestra propia práctica y no podríamos hacerlo sin contar con todas las personas que, de una u otra manera, habéis formado parte de esto. Para esta primera fase del proceso hemos creado una encuesta que nos gustaría que contestaras. Incluye una serie de preguntas en torno a aquellas cuestiones que creemos más relevantes, delicadas, importantes o emocionantes para nuestra propia identidad. Recibir tus respuestas sería de gran utilidad y nos ayudaría a disipar dudas y reflexiones sobre el futuro que nos queda por delante.

La encuesta está formada por varios niveles de profundidad. Podrás sumergirte en ellos hasta llegar al punto más profundo, aquel donde las aguas se vuelven más densas pero también más interesantes. Esperamos de corazón que puedas ayudarnos en esta fase del proyecto. Mila esker!

Ahora coge aire, tápate la nariz y ¡salta!

¡Ojo! La encuesta estará abierta hasta el 12 de octubre. ENCUESTA

Aurtengo 2022 honetan, Inmersiones EHko Artista Berrien Biltzarrak  15 urteko eskarmentua izango du. Ibilbide independenteko urte hauetan, Inmersiones hemengo arte gaztearen erreferentzia bihurtu da. 

Inmersionesen, gauza asko egin ditugu: topaketak, erakusketak, lehiaketak, performanceak, kontzertuak, bazkari herrikoiak eta, are, artistentzako herri kirolak. Horren guztiaren asmoa da partaide izan nahi dutenei topagune ireki bat sortzea; izan ere, sarea sortzeko modua gauzak gertatzeko tokiak abiaraztea da. 

Hala ere, beti izan ditugu duda asko, gure eginkizunari buruzko galderak, funtzionatu duenaz eta ez duenaz, edo izan litekeenaz / beharko lukeenaz zer imajinatzen genuen. Eta momentu honexetan behar zaitugu, hain zuzen ere. 

Inmersionesen, gure praktikari buruzko gogoeta prozesu bati ekin diogu, eta ezin dugu hori egin honen partaide modu batera edo bestera izan zareten pertsona guztiak kontuan hartu gabe. Prozesuaren lehen fase honetarako, inkesta bat prestatu dugu, eta erantzun dezazun nahiko genuke. Inkestan, bildu dugu gure elkartearentzat garrantzitsuenak, delikatuenak edo hunkigarrienak direla uste izan ditugun gai guztiak. Oso baliagarri izango genuke zure erantzunak jasotzea, zinez lagungarri izango litzaiguke egiteke dugun etorkizunari buruzko dudak eta gogoetak argitzeko.

Inkestak hainbat sakonera maila ditu. Horietan, puntu sakoneneraino heldu arte murgildu ahal izango zara, urak trinkoen (baina baita interesgarrien) bihurtzen diren punturaino.Bihotzez espero dugu proiektuaren fase honetan lagundu ahal izango diguzula. Mila esker!

Orain hartu arnasa, tapatu sudurra, eta jauzi!

Erne! Inkesta urriaren 12 arte egongo da zabalik. INKESTA


Deja un comentario

Programa de «Inmersiones 2021»-eko egitaraua

ROLLUP 84x204 INMERSIONES XIV_v2CONFERENCIA-TALLER

16 de diciembre de 2021 • 19:30 h.
 
Imparte: Estampa

Título: Pedagogía crítica para inteligencias artificiales

Actualmente convenimos en llamar inteligencia artificial (IA) a un conjunto de herramientas que permiten a las máquinas aprender por sí solas a realizar ciertas tareas de forma autónoma. Son técnicas concretas que quedan veladas tras los pomposos relatos de la innovación algorítmica. Mediante una demostración pública y participativa proponemos apropiarnos de estas herramientas con el fin de reflexionar sobre su papel en la cultura visual. Trasteando con redes neuronales de reconocimiento de objetos en imagen (automatización de la visión), de generación de imágenes (automatización de la creación) y de generación de textos (automatización de la escritura) pensaremos una pedagogía crítica para inteligencias artificiales.
Estampa es un colectivo de programadores, realizadores e investigadores que trabajan en los ámbitos del audiovisual experimental y las herramientas de inteligencia artificial.
Las piezas del colectivo Estampa se sirven de la irreverencia y el juego para transformar el sentido de las imágenes. Sus trabajos incitan a una reflexión sobre las propias tecnologías y buscan el rastro de los mitos y las utopías que las pusieron a funcionar. Esta es la motivación de sus últimas producciones en las que, apropiándose de las herramientas empleadas para automatizar la vigilancia y la explotación, imaginan una pedagogía crítica para inteligencias artificiales.
En el último año han realizado la exposición BCN 1965-1975 en el Castillo de Montjuic y presentado la instalación Especies marcianas para la exposición Marte. El espejo rojo, del CCCB. Desde 2017 han efectuado numerosas investigaciones artísticas mediante IA. Han experimentado con técnicas de visión artificial, de generación de imágenes o de escritura automática (enfrentando a la máquina con el poeta Josep Pedrals o teniendo una relación epistolar con la escritora Irene Solà). 
En 2019 realizan una especulación crítica sobre las mitologías de la predicción, que se materializa en la instalación Auspicios (adquirida por la Colección Banco Sabadell), un oráculo que basa sus predicciones en la observación del tráfico aéreo. 

CONFERENCIA

17 de diciembre 2021 • 19:30 h.
 
Imparte: Jorge Carrión

Título: Escribir desde el futuro: a partir de su última novela, Membrana

Jorge Carrión hablará de los algoritmos como seres bifrontes, retrospectivos y prospectivos, memoriosos y proféticos. Y de la necesidad de pensarlos de formas empáticas y receptivas, en estos tiempos en que la distopía se apropia por momentos de la realidad.
Jorge Carrión es escritor, crítico cultural y corresponsal en el presente. Doctor en humanidades por la Universidad Pompeu Fabra de Barcelona y codirector del Máster en Creación Literaria de la UPF-BSM. 
Es autor de las novelas Los muertos, Los huérfanos, Los turistas Los difuntos; y de varios libros de no ficción, entre los que destacan Australia. Un viaje, Teleshakespeare, Librerías, Barcelona. Libro de los pasajes, Contra Amazon, Lo viral y Membrana. Ha sido traducido a quince idiomas. 
Publica en diversos medios, en La Vanguardia y, hasta hace bien poco, en la sección de opinión en español de The New York Times, desde donde periódicamente ha tomado el pulso a las formas que adopta la cultura contemporánea. Es el autor y el narrador de los guiones del podcast Solaris, ensayos sonoros. 
Ha sido comisario de las exposiciones Todos los museos son novelas de ciencia ficción en el Centro Guerrero de Granada, Las variaciones Sebald del Centro de Cultura Contemporánea de Barcelona y Todas las bibliotecas del mañana del centro cultural Koldo Mitxelena de San Sebastián. 
Tiene una dilatada relación con las artes adivinatorias. Sin ir más lejos, sus últimos proyectos especulan con todo tipo de escenarios futuros, algunos de los cuales se han visto finalmente cumplidos; una tendencia que le ha granjeado cierta reputación profética.
 

CONGRESO

18 de diciembre 2021
 

9:45 • PRESENTACIÓN

10:00 • Patxi Araujo • Artista Invitado

Ponencia. All Prophets Are Wrong

Más que uniones físicas completamente consolidadas (como evidencias lógicas o racionales), existió durante mucho tiempo la idea de una continuidad del universo transmitida mediante fuerzas vinculantes de unas cosas a otras, de unos cuerpos a otros. Todo estaba conectado en términos de influencias, no existiendo nada que fuera pasivo o activo en relación a cualquier otra cosa. All Prophets Are Wrong es una instalación-ritual de viejos y nuevos medios, electrónica, robótica, objetual y sonora que habla de sincronías mediadas tecnológicamente. 
 

10:20 • Edurne Herrán

Ponencia. Futuro perfecto [manual para construir identidades]

En esta ponencia, la artista hace un recorrido por los múltiples referentes artísticos, fílmicos y musicales, así como toda la investigación en diversas disciplinas (psicología, sociología, antropología…) relativos a su proyecto Futuro perfecto, en el que analiza, desgrana e inventa un sinfín de conceptos asociados a la identidad y reflexiona sobre la construcción social de la misma. A través de lo que denomina ‘experimentos’ (acciones plasmadas de manera artística) y con la ayuda de ciertas prácticas adivinatorias tales como servicios de clarividencia, tarot y quiromancia, construye once posibles relatos (futuros).
 

10:40 • Amaia Vicente

Ponencia. El Tótem Monotecnológico versus Tecnodiversidad Corporal

Estamos en una tecnomutación capitalista basada en la tecnología y ciencia, que establece relatos globales. Helen Hester opina que tendríamos que entrar en los protocolos de los dispositivos para cambiarlos desde el propio interior. De esta forma podemos hacer frente a la creación de una “cosmotécnica” homogénea, que asemeja estilos de vida, como Yuk Hui reflexiona, donde la “tecnodiversidad”, se refiere a una multiplicidad de cosmotécnicas que difieren entre sí en términos de valores, epistemologías y modos de existencia. 
 

11:00 • Alejandra Bueno

Acción. Partitura para performance indefinida

Partitura para performance indefinida establece un mecanismo basado en el oráculo del I ching o libro de las mutaciones, para poder generar una obra de arte autónoma y que no dependa de las voluntades del artista. Este mecanismo habla de otras formas de crear otorgándole a la obra de arte y su relación con el oráculo la capacidad de crearse o destruirse. El artista como un medio y médium, juega unas cartas que exploran la historia de la performance, para generar una obra donde las predicciones oraculares determinen el devenir de la obra.

11:20 • Laura MM

Ponencia. El Dato Oculto

La ponencia comienza con una pregunta: ¿Quiénes de los presentes utiliza algunas de las siguientes plataformas: Facebook, Instagram, Amazon o Google? El proyecto El Dato Oculto parte de una investigación sobre el conglomerado de datos reales que generamos como usuarios tecnológicos. Tomando como partida 13Gb de datos personales descargados de plataformas web, se presentarán las siete obras que pretenden remover el interés del espectador sobre algunos de los datos ocultos que aquí se muestran.
 

11:40 • Luis Angel Abad

Ponencia. La rebelión del vacío. Espectralidad de Ortega en los tiempos del covid y auspicio del CEO como artista definitivo

La rebelión del vacío es un eco hauntológico de La rebelión de las masas realizado en confinamiento, que juega a simular la predicción orteguiana del vaciamiento del espacio público como imperativo categórico en tiempos de covid, para señalar su condición de riesgo democrático. La obra revisa el apropiacionismo neoliberal de la Crítica Artista hasta sus últimas consecuencias, para adjudicar definitivamente la iniciativa de transformación vanguardista al CEO. 
 

11:55 • COFFEE BREAK

12:15Fausto Grossi & Alberto Lomas

Ponencia-Acción. Morquillas ha muerto, viva Morquillas

Jugamos con la ficción de que Morquillas muere en el 2069 a la edad de 122 años. Aprovechamos esta situación ficticia para realizar una breve radiografía de la situación del arte vasco contemporáneo.
Partiendo del hecho real del conflicto que se generó a partir de la exposición de Morquillas que Zugaza programó para el BBAA y que finalmente fue cancelada bajo la dirección de Javier Viar.
Formalizamos una suerte de ponencia performática usando diferentes recursos desde un punto de vista sarcástico.

12:35 • Raquel F. Couto

Ponencia. Psicomagia. Alejandro Jodorowsky

En su consulta de tarot, Alejandro Jodorowsky comienza a recetar “actos simbólicos” a sus pacientes con la esperanza de llegar a sanar sus malestares emocionales. Por este camino, termina desarrollando la “psicomagia’’, que pretende ser una forma de arte poseedora de virtudes terapéuticas. Esta bebe de teorías psicológicas del inconsciente, de técnicas del arte de vanguardia, del terreno teatral y de antiguas formas de curación, donde la creatividad se convierte en la herramienta fundamental aplicando las técnicas de la magia.

12:55 • Oihane Sánchez

Ponencia. Humus moribus. Semillas para el povernir de la creación contemporánea en el País Vasco

Propuesta surgida del análisis del contexto artístico del País Vasco. Reflexiones como las de las científicas y pensadoras feministas Isabelle Stengers y Donna Haraway, llevan a pensar el contexto artístico como un ecosistema debilitado. La reproducción de un arquetipo cultural que agota los nutrientes del suelo y compromete la diversidad de formas culturales existentes y aún por venir, auguran la llegada de los tiempos de catástrofe referidos por Stengers. 
 

13:15 • Pablo Martínez Garrido

Acción. No tiene nada que ver con nubes. Todo tiene que ver con mantener frío el lugar

Sólo hay una manera de asegurarse de que algo suceda en el futuro, y es mantener su existencia hasta entonces. Por otro lado, en la era digital existe cierta ilusión de que todo se ha vuelto inmutable. Nada más lejos de la verdad. Gran parte de nuestros recuerdos y proyectos se guardan en grandes ordenadores almacenados en fortalezas lejos de casa. Máquinas que devoran recursos y generan calor, mucho calor. El futuro depende del frío.
 

13:35 • Mikel Sarmiento

Ponencia. Consideraciones sobre la naturaleza de unos objetos virtuales

Con este proyecto me centro en algunas cuestiones que tienen que ver con un vídeo de una campaña de Balenciaga y, sobre todo, con un merendero virtual. Ambos son objetos (generados mediante sistemas relacionados con la fotogrametría) hacia los que intento generar distintos acercamientos para esclarecer su condición concreta en el contexto virtual. Me interesa aproximarme a sus cualidades intrínsecas y a su naturaleza, en este caso, a través de su imagen y forma, que son consecuencia directa y propia de sus respectivos procesos de constitución.
 

13:55 • Rubén Beca

Ponencia. Biopsia artística de Rubén Beca 2021

Ahora es el momento donde tendría que explicar de forma esquemática mi ponencia, pero tras tenerla escrita, me he dado cuenta que si la entregaba estaba violando el tema de este año del congreso. El tema que nos habéis propuesto es Artes Adivinatorias. Si yo os dijera aquí exactamente de qué voy a hablar, no sería adivinatorio, seria literal. Sé que es arriesgado no poner mi resumen pero aún así, tengo que ser fiel con mis principios luego, os dejo aquí un cuadro en blanco para que mientras escucháis mi conferencia podáis apuntar lo que creáis que la resume… Aaaaah! una última cosa, me han pedido que este resumen sea de 500 palabras, así que con las que llevo yo ya, solo os dejo para que podáis resumir, trescientas sesenta y una palabras…

14:15 • Anat Moss

Acción. Conciertos en Ruinas

Un relato sonoro-visual experimental en vivo que replantea mitos, historias de ciencia ficción y escritos ecofeministas en búsqueda de nuevas perspectivas de vivir, amar y morir en un planeta herido. Una obra sonora original compuesta de grabaciones de campo y manipulaciones digitales, interpretada en directo con proyecciones de animaciones y videos.
 

14:30 • COMIDA

15:45 • Javier RODRÍGUEZ Pérez-Curiel

Acción. AEIO:(Corea)

El arte comparte con algunos lenguajes oraculares como el I Ching el hecho de que al presentarnos una imagen puedes entrar en ella buscando significados o emociones sobre las que reflexionar. Quien conoce el uso del I Ching enseña que hay que hacerle las preguntas adecuadas para que al entrar en sus imágenes se describan las posibles situaciones. La interpretación de la obra de arte recae finalmente en el espectador, cada significado de la imagen es como un futuro interpretado a un oráculo.
 

16:20 • Kolectivo KarteARTE

Acción. Oraculum

Nuestro objetivo es poner en valor las capacidades extrasensoriales humanas como verdaderas herramientas para la adivinación, tales como la intuición, imaginación y subconsciente. Proponemos una performance a través de una instalación interactiva, donde la persona espectadora formulará una pregunta y recibirá una predicción en forma de imagen, que ella misma tendrá que interpretar como clarividente.
Físicamente, se encontrará un objeto con un videoarte proyectándose. Tendrá que realizar una consulta en voz alta y mediante la imposición de sus manos, ralentizará el video hasta congelarlo. Obteniendo una imagen fija que responderá a su cuestión.
 

CONCURSO PREDICCIONES

Virginia Lekuona • @vlekuona

Algoritmo adivinatorio y/o posesión algorítmica

“Según tus ultimas búsquedas, te proponemos estas obras de arte”. Como si Google fuera un ente adivinatorio de los gustos o preferencias de cada navegante, se llega a una propuesta de obra de arte a partir de las búsquedas realizadas. El resultado es un video que visualizado en un móvil traslada una sensación de posesión por el algoritmo.
En esta ocasión el algoritmo, ese conjunto de instrucciones definidas, ordenadas y acotadas deja de ser algo aburrido y previsible para plantear nuevas lecturas divertidas e imprevisibles.
 

HITZALDI-TAILLERRA

2021eko abenduaren 16an. 19:30
 
Aurkezlea: Estampa

Izenburua: Adimen artifizialetarako pedagogia kritikoa

Egun, bat gatoz esatean adimen artifiziala (AI) dela makinei beren kabuz era autonomoan zeregin jakin batzuk egiteko modua ematen dieten tresnen multzo bat. Teknika zehatzak dira, berrikuntza algoritmikoaren kontakizun ponpoxoen ondoren ezkutuan geratzen direnak. Erakuspen publiko eta parte-hartzaile baten bitartez, proposatzen dugu tresna horiek geure egitea, ikusizko kulturan duten rolari buruzko gogoeta egiteko. Irudietan objektuak identifikatzen (ikusmenaren automatizazioa), irudiak sortzen (sormenaren automatizazioa) eta testuak sortzen (idazkuntzaren automatizazioa) dituzten sare neuronaletan lardaskatuz, adimen artifizialetarako pedagogia kritiko bat pentsatuko dugu.
Estampa programatzaileen kolektibo bat da, eta ikus-entzunezko esperimentalen eta adimen artifizialeko tresnen arloan lan egiten dute. 
Estampa kolektiboaren lanek lotsagabekeria eta jokoa baliatzen dituzte irudien zentzua eraldatzeko. Haien lanek teknologiei buruzko gogoetara zirikatzen dute, eta teknologiak abian jarri zituzten mito eta utopien aztarna bilatzen dute. Hori da, hain zuzen, haien azken ekoizpenen motibazioa; bertan, zaintza eta ustiapena automatizatzeko baliatzen diren tresnek adimen artifizialetarako pedagogia kritiko bat irudikatzen dute. 
Azken urte honetan, BCN 1965-1975 erakusketa egin dute Montjuiceko Gazteluan eta, bertan, CCCBren “Marte. El espejo rojo” erakusketarako “Especies marcianas” instalazioa aurkeztu dute. 2017. urtetik, hainbat ikerketa artistiko egin dituzte Adimen Artifizialaren bitartez. Ikusmen artifizialeko, irudiak sortzeko eta automatikoki idazteko teknikekin aritu dira esperimentatzen (makina Josep Pedrals poetarekin aurrez aurre jarriz, edo Irene Solà idazlearekin gutun elkartruke bat edukiz).  
2019an, igarpenaren mitologiei buruzko gogoeta kritiko bat egin zuten, Auspicios instalazioan gauzatua (Banco Sabadell Bildumak erosi duena): orakulu bat da, igarpenak aire trafikoa behatzearen bitartez egiten dituena.

HITZALDIA

2021eko abenduaren 17an. 19:30
 
Aurkezlea: Jorge Carrión

Izenburua: Etorkizunetik idatzi: Membrana bere azken eleberrian oinarrituz

Jorge Carriónek algoritmoei buruz hitz egingo du (aurpegi biko izakitzat, atzerabegirakotzat, aurrerabegirakotzat, oroimentsutzat eta profetikotzat ditu), baita haiei buruz forma enpatiko eta hautemankorren bidez pentsatzeko beharraz ere, distopia momentuka errealitateaz jabetzen ari den garai hauetan.
Jorge Carrión idazlea, kultura-kritikaria eta korrespontsala da une honetan. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean humanitateetako doktorea da, eta UPF-BSMko Literatura Sorkuntza Masterreko ko-zuzendaria. 
Los muertos, Los huérfanos, Los turistas eta Los difuntos eleberrien autorea da, baita fikziozkoak ez diren hainbat libururena ere, tartean aipagarri Australia. Un viaje, Teleshakespeare, Librerías, Barcelona. Libro de los pasajes, Contra Amazon, Lo viral eta Membrana. Hamabost hizkuntzatara egiten dizkiote itzulpenak. 
Hainbat hedabidetan argitaratu du, La Vanguardia egunkarian ere bai eta, duela oso gutxi arte, The New York Times egunkariko gaztelaniazko iritzi sailean. Bertatik, maiztasunez tenperatura hartu die kultura garaikideak hartzen dituen formei. Solaris, ensayos sonoros podcastaren gidoien autorea eta narratzailea da.  
Erakusketa hauexen komisarioa izan da: Todos los museos son novelas de ciencia ficción, Granadako Centro Guerreron; Las variaciones Sebald, Bartzelonako Centro de Cultura Contemporánea; eta Todas las bibliotecas del mañana, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. 
Harreman luzea du igartzeko arteekin. Urrunagora gabe, bere azken proiektuetan, era guztietako etorkizun moten inguruan egin ditu gogoetak, eta horietako batzuk bete ere egin dira; ondorioz, profeta izatearen ospea irabazi du nolabait.
 

BILTZARRA

2021eko abenduaren 18an
 

9:45 • AURKEZPENA

10:00 • Patxi Araujo • Artista gonbidatua

Ponentzia. All Prophets Are Wrong

Guztiz sendotutako bateratze fisikoak baino (adibidez, ebidentzia logikoak edo arrazionalak), unibertso segida baten ideia existitu izan zen luzaro, eta gauza batzuk besteekin, gorputz batzuk besteekin lotzen zituen indarren bidez transmititzen zen. Dena konektatuta zegoen influentziei dagokienez, eta ez zegoen ezer pasiborik edo aktiborik beste edozerekiko. All Prophets Are Wrong bitarteko zahar eta berrien instalazio-erritual bat da, elektronikoa, robotikoa, objektuala eta soinuduna, eta teknologiaren bitartekaritza duten sinkroniak azaltzen ditu. 
 

10:20 • Edurne Herrán

Ponentzia. Etorkizun perfektua [identitateak eraikitzeko eskuliburua]

Ponentzia honetan, artistak ibilaldi bat egiten du arteko, zinemako eta musikako askotariko erreferenteetatik, baita Etorkizun perfektua bere  proiektuari buruzko askotariko diziplinetako ikerketa ere (psikologian, soziologian, antropologian…); bertan, identitatearekin lotura duten nahi beste kontzeptu aztertu, aletu eta asmatzen ditu, eta gogoeta egiten du identitatearen gizarte-eraikuntzari buruz. Berak ‘esperimentuak’ deitzen duenaren bitartez (era artistikoan gorpuzten diren ekintzak) eta zenbait azti praktikaren laguntzaz, hala nola  igarmena, tarota eta kiromantzia, (etorkizuneko) hamaika kontakizun posible eraikitzen ditu.
 

10:40 • Amaia Vicente

Ponentzia. Totem Monoteknologikoa versus Gorputz Teknodibertsitatea

Teknomutazio kapitalista batean gaude, teknologian eta zientzian oinarritua, erronka globalak ezartzen dituena. Helen Hesterren iritziz, gailuen protokoloetan sartu beharko ginateke horiek barnealdetik bertatik aldatzeko. Era horretan, “kosmoteknika” homogeneo bat sortzeari aurre egin ahal izango diogu; izan ere, hark antzekotu egiten ditu bizi estiloak, Yuk Huik bere gogoetan adierazi bezala; “teknodibertsitatea”, berriz, balioetan, epistemologietan eta existentzia moduetan elkarren bestelakoak diren kosmotekniken aniztasuna da. 
 

11:00 • Alejandra Bueno

Ekintza. Performance zehaztugaberako partitura

Peformance zehaztugaberako partituraI chingaren orakuluan oinarritutako mekanismo bat ezartzen du artelan autonomo bat sortu ahal izateko eta hura artistaren borondatearen mende ez geratzeko. Mekanismo horrek sortzeko beste forma batzuez hitz egiten du, gaitasuna emanez artelanari eta orakuluarekin duen harremanari bere burua sortzeko edo suntsitzeko.  Artistak, bitarteko eta medium baten gisa, performancearen historia esploratzen duten karta batzuk jokatzen ditu; bada, era horretan sortzen duen artelanean, orakuluko igarpenek artelanaren etorkizuna erabakitzen dute.
 

11:20 • Laura MM

Ponentzia. Datu Ezkutua

Ponentzia galdera batez hasten da: bertaratu direnetatik nortzuek erabiltzen dute hauetako plataformaren bat? Facebook, Instagram, Amazon edo Google? “Datu Ezkutua” proiektuaren abiapuntua ikerketa bat da, erabiltzaile teknologiko garen aldetik sortzen ditugun datu errealen multzoari buruzkoa. Interneteko plataformetatik deskargatutako datu pertsonalen 13 Gb abiapuntutzat hartuz, zazpi artelan aurkeztuko dira, hemen erakusten diren datu ezkutu batzuei buruzko ikuslearen interesa zirikatu nahi dutenak.
 

11:40 • Luis Angel Abad

Ponentzia. Hutsaren errebolta. Ortegaren mamutasuna Covid garaietan eta artista peto-peto bihurtutako zuzendari exekutiboaren igarpena

Hutsaren errebolta La rebelión de las masasen oihartzun hauntologikoa da, konfinamenduan egina; Covid garaietan inperatibo kategoriko bihurturik, espazio publikoa hustuko delako aurreikuspen ortegarra simulatzera jostatzen da bertan, eta arrisku demokratikoaz ohartarazten du. Artelanak Kritika Artistikoaren apropiazionismo neoliberala berraztertzen du, azken ondorioetaraino eta, azkenean, ondorioztatzen du eraldaketa abangoardistaren ekimena zuzendari exekutiboarena dela.
 

11:55 • COFFEE BREAK

12:15 • Fausto Grossi & Alberto Lomas

Ponentzia-Ekintza. Hil da Morquillas, biba Morquillas

Egiten dugun jolasa da Morquillas 2069an hiltzen dela 122 urte dituenean. Fikziozko egoera hori baliatuz, erradiografia labur bat egin dugu euskal arte garaikideari buruz.
Abiapuntutzat hartu dugu Arte Eder Museorako Zugazak programatu zuen Morquillasen erakusketan sortu zen gatazka, benetako gertaera, Javier Viarren zuzendaritzapean bertan behera geratua.
Sarkasmoari helduz eta askotariko bitartekoak erabiliz, performance moduko ponentzia bat itxuratu dugu.

12:35 • Raquel F. Couto

Ponentzia. Psikomagia. Alejandro Jodorowsky

Bere tarot kontsultan, Alejandro Jodorowsky pazienteei “ekintza sinbolikoen” errezetak eskaintzen hasi da, haien ondoeza emozionalak sendatzeko gogoz.  Bide horretatik, “psikomagia” garatzen bukatu du, bertute terapeutikoak dituen arte moduko bat. Psikomagiak, bada, inkontzientearen psikologiako teorietatik edaten du, baita abangoardiako arte tekniketatik, antzerkiaren arlotik eta aspaldiko sendabideetatik ere; haietan, hain zuzen, sormena funtsezko tresna bihurtzen da, magiaren teknikak aplikatuz.
 

12:55 • Oihane Sánchez

Ponentzia. Humus moribus. Euskal Autonomia Erkidegoko sorkuntza garaikidearen etorkizunerako haziak

Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguru artistikoa aztertzetik sortutako proposamena. Zientzialari eta pentsalari feministen gogoetek, hala nola Isabelle Stengers eta Donna Haraway, pentsatzera eman dute testuinguru artistikoa ekosistema ahuldua dela. Lurzoruko nutrienteak akitzen dituen eta egungo zein etorkizuneko kultura-formen dibertsitatea kinka gaiztoan jartzen duen kultura-arketipoaren erreprodukzioak erakusten du hurbil ditugula jada Stengersek aipatu hondamendi-garaiak.
 

13:15 • Pablo Martínez Garrido

Ekintza. Ez du batere zerikusirik hodeiekin. Denak zerikusia du tokia hotz mantentzearekin.

Bakarrik modu bat dago etorkizunean zerbait gertatzeko: ordu arte existitzen jarraitzea. Bestalde, aro digitalean bada dena mutaezin bihurtu denaren ilusio moduko bat. Bada, ezin egiatik urrunago egon. Gure oroitzapenak eta proiektuak gure etxetik urruneko gotorlekuetan biltegiratzen dira ordenagailu handietan. Makina horiek baliabideak irentsi eta beroa sortzen dute, bero handia. Etorkizuna hotzaren baitan dago.
 

13:35 • Mikel Sarmiento

Ponentzia. Objektu birtual baten izaerari buruzko oharrak

Proiektu honen bitartez, Balenciagaren kanpaina bateko bideo batekin eta, batez ere, merendero birtual batekin zerikusia duten gai batzuei erreparatzen diet. Bi objektu horiek fotogrametriari lotutako sistemen bitartez sortu dira eta, haiei buruz, askotariko hurbilpenak sortu nahi ditut, testuinguru birtualean duten kondizio zehatza argitzeko. Haien nolakotasun intrintsekoetara eta izaerara hurbildu nahi dut, kasu honetan haien irudiaren eta formaren bidez; izan ere, haien eraketa-prozesuen zuzeneko eta berezko ondorioa dira.
 

13:55 • Rubén Beca

Ponentzia. Rubén Becaren biopsia artistikoa 2021

Une honetan, nire ponentzia eskematikoki azaldu beharko nuke, baina idatzita eduki ondoren, ohartu naiz entregatuz gero ez nuela beteko biltzarraren aurtengo gaia. Proposatu diguzuen gaia Igartzeko Arteak da. Ahotan zer gai hartuko dudan zehazki esango banizue, ez litzateke igarpena izango, literala baizik. 
Badakit arriskatua dela nire laburpena ez jartzea, baina hala izanik ere, zintzoa behar dut nire printzipioekin. Bada, koadro bat zurian utziko dizuet hemen nire hitzaldia entzuten duzuen bitartean hura uste duzuen bezala laburbildu dezazuen… Aaa! Bukatzeko, eskatu didate laburpen honek 500 hitz izatea; bada, dagoeneko jarri ditudan guztiekin, bakarrik hirurehun eta hirurogei hitzetan laburbildu ahalko duzue… 

14:15 • Anat Moss

Ekintza. Aurri arteko kontzertuak

Soinu eta ikusizko kontakizun esperimental bat da, zuzenekoa; mitoak, zientzia fikziozko istorioak eta idazki ekofeministak birplanteatzen ditu, zauriturik dagoen planeta batean bizi, maitatu eta hiltzeko perspektiba berrien bila. Soinu artelan originala da, landa-laneko grabazioz eta manipulazio digitalez osatua; animazioak eta bideoak emanez, zuzenean interpretatzen da.
 

14:30 • BAZKARIA

15:45 • Javier RODRÍGUEZ Pérez-Curiel

Ekintza. AEIO:(Korea)

Artea honexetan dator bat orakulu-lengoaia batzuekin (hala nola I Ching): irudi bat aurkezten zaigunean, haren barnean sar gaitezke esanahien edo emozioen bila, eta horien gainean gogoeta egin. I Ching nola erabiltzen den ezagutzen duenari galdera egokiak egin behar zaizkio, bertako irudietan sartzean egoera posibleak deskribatzeko. Azkenean ikusleak interpretatzen baitu artelana; irudiaren esanahi bakoitza orakulu batean interpretatutako etorkizun moduko bat da.
 

16:20 • Kolectivo KarteARTE

Ekintza. Oraculum

Gure helburua da gizakiaren zentzumenez kanpoko gaitasunak nabarmentzea, asmamenerako benetako tresnak baitira, hala nola sena, irudimena eta azpikontzientea. Performance bat da gure proposamena, instalazio elkarrekintzaile edo interaktibo baten bidezkoa. Bertan, pertsona ikusleak galdera bat egingo du, eta irudi baten forma duen igarpen bat jasoko du trukean, eta ikusleak berak interpretatu beharko du, igarle baten gisa.
Fisikoki objektu bat aurkituko du, eta bideoarte bat proiektatzen. Pertsonak kontsulta bat egin behar du ozen, eta bere eskuak gainean jarriz, bideoa motelduko du, hura izoztuta geratu arte.  Era horretan, irudi finko bat eskuratuko du, haren galderari erantzungo diona.
 

CONCURSO PREDICCIONES

Virginia Lekuona • @vlekuona

Igarpenerako algoritmoa edo/eta jabetza algoritmikoa

“Zure azken bilaketen arabera, artelan hauxe duzu gure proposamena”. Google nabigatzaile bakoitzaren gustuak edo zaletasunak igartzen dituen izaki bat izango balitz bezala, egindako bilaketetan oinarritzen den artelan proposamen bat egiten da. Emaitza bideo bat da, mugikor batean bistaratua, eta algoritmoaren eskuetan gaudelako sentsazio bat pizten digu.
Oraingoan, algoritmoak, instrukzio definituen, ordenatuen eta akotatuen multzo horrek, utzi egingo dio aspergarria eta esperotakoa izateari; trukean, irakurketa dibertigarri eta ezusteko berriak proposatuko ditu.
 

 
 
 


Deja un comentario

Selección «Inmersiones 2021»

CONGRESO

•Luis Angel Abad (CONG)

•Patxi Araujo (CONG)

•Rubén Beca (CONG)

•Raquel F. Couto (CONG)

•Fausto Grossi & Alberto Lomas (CONG)

•Edurne Herran (CONG)

•Laura MM (CONG)

•Oihane Sanchez (CONG)

•Mikel Sarmiento (CONG)

•Amaia Vicente (CONG)


ACCIONES

•Alejandra Bueno (ACC)

•Pablo M. Garrido (ACC)

•Kolectivo KarteARTE (ACC)

•Anat Moss (ACC)

•Javier R. Pérez-Curiel (ACC)


CONCURSO DE PREDICCIONES

•Virginia Lekuona